Bloga Kategoria

Argazkia

View All

Facebook Timeline

MERLUZA EN SALSA VERDE CON ALMEJAS, GUISANTES Y ESPARRAGOS

Osagaiak

1kg. Legatz freskoa solomotan

Saltsa berdea:

3 Unid. Berakatz ale

30gr Irina

60ml Ardo zuria

50ml Oliba olioa

Fumet

Perrexila

Hornidura:

400gr Muxilak

200gr Iharrak

6 Unid. Zainzuriak

Elaborazioa


Legatza saltsa berdean hiru teknika ezberdin kontutan hartuta egin dezakegu, horietako bat aukeratzerakoan arrainaren freskotasun puntua, anoa kopurua eta zein zerbitzu mota eman behar dugun, jakin beharko dugu.


1.-Arrainak duen zukua edo eta gelatinak, olioarekin kontaktuan egiten duen emultsioarekin lortuko duguna
2.-Ragout teknika erabiliaz.
3.-Kontzentrazio bidez egostea.


1.-Teknika hau aukeratzekotan arraina oso freskoa izan behar du.
Berakatza oliotan ipiniko dugu hotzetik hasita, biguntzen doan einean sutatik lapikoa baztertu temperatura galtzeko, eta arraina sartzen dugu, temperatura baxuan bi aldetik sukaldatzen dugu, lapikoa tapatzen dugu ( arrainak bere zukuak askatu dezan). Mugimentu motelen baina  geldiezinen bitartez emultsionatu behar dugu, gatz puntua ipini eta perrexil txikituarekin apaindu.


2.-Ragout teknika. Berakatza oliotan ipiniko dugu hotzetik hasita eta honek kolorea hartu aurretik bertan arraina gatzeztauta eta irineztatuta ipiniko dugu. Bi aldetatik sukaldatu ardo zuriarekin lurrindu eta fumetarekin busti, irakin bat eman gatz puntua ipini eta perrexila bota.


3.-Kontzentrazioz egosita, Berakatza oliotan ipiniko dugu hotzetik hasita, kolorea hartzen hasten denean irina bota eta sukaldatzen utzi kolorerik hartu gabe. Ardo zuriarekin lurrindu eta fumetakin busti, irakin, gatz puntua ipini eta perrexila bota. Saltsa irakiten dagoela legatza bertan sartu aurretik gatzeztatuta.


Teknika bat aukeratu ondoren muxilak legatzarekin batera irekiko genituzke eta ilarrak aurretik ingeles erara egosiko genituzke.


Platereztatzea


Legatza platereztatu muxilak eta ilarrak inguruan dituelarik, saltsa berdea gainetik ipini.

Sorry for the inconvenience.

Search again what you are looking for